AP-8 errepidea itxita egongo da zapatu arratsaldetik domeka goizera arte

Behobiako noranzkoan moztuko dute trafikoa errodadura geruza berria hedatzeko
AP-8 errepidea itxita egongo da zapatu arratsaldetik domeka goizera arte
2024/04/12 13:12
eta kitto!

Zapatuko 19:00etatik domekako 10:00etara arte itxita egongo da AP-8 errepidea 70.900 eta 69.700 kilometroen artean, Eibarren, Behobiako noranzkoan. Izan ere, obrak egingo dituzte bidean errodadura geruza berria hedatzeko.

Trafikoa Bilboko noranzkoan doan bidean jarriko duten by-pass baten bitartez bideratuko dute.