AP-8 eta AP-1 autobideen arteko lotura itxita egongo da gauean

Maltzagan, Behobiarako noranzkoan, egongo da itxita errepidea
AP-8 eta AP-1 autobideen arteko lotura itxita egongo da gauean
2024/07/01 13:07
eta kitto!

Gaurtik biharko gauean, 00:00etatik 04:00etara, AP-1 eta AP-8 autobideen arteko lotunea, Maltzaga (Elgoibar) parean, Behobiarako noranzkoan, itxita egongo da segurtasun-hesia konpontzeko.

Alternatiba gisa, AP-1etik Behobiarantz doazen ibilgailuek Bilborako noranzkoan jarraitu beharko dute 145. lotunetik Eibarko irteeraraino, eta berriro autobidera sartu Behobiarantz. Lanak gauez egingo dira, trafikoan ahalik eta gutxien eragiteko.