“Apaiz kartzela” dokumentala eskainiko dute gaur 18:30ean Portalean

“Apaiz kartzela” dokumentala eskainiko dute gaur 18:30ean Portalean
2023/11/16 13:04
eta kitto!
Orain dela hiru hilabete eta erdi laga gintuen Jon Etxaberen figura gogoratzeko aste honetarako Eibarko Memoria Taldeak antolatutako ekitaldien artean gaur “Apaiz kartzela” dokumentalarekin hitzordua dago iragarrita. Proiekzioa arrtsaldeko 18:30ean eskainiko da Portalean eta, behin hori amaituta, tertuliari emango zaio paso, Ritxi Lizartza zuzendaria bertan izango delarik. Josu Ibargutxi Memoria Taldeko kideak nabarmendu duenez, dokumentalak “Zamorako kartzela du ardatz, munduko apaiz-kartzel bakarra izan dena”. Zapatu eguerdian, bestalde, 12:00etan hasita, azken agurra egingo zaio Jon Etxaberi, horretarako Armeria Eskolan prestatuko duten ekitaldian.