Apraiz familiaren arma-bilduma aurkeztuko dute gaur Museoan
2015/12/04
00:00
eta kitto!
Gaur Santa Barbara, armaginen patroiaren eguna dela eta, museoko sarrera doakoa izango da. Horrez gain, gaurko eguna aukeratu dute Apraiz familiak Udalari egindako arma bildumaren dohaintza eskertzeko. Armetan aditua eta tiroko kirolari ezaguna izan zen Jose Luis Apraiz eta, familiari ekarpena eskertzeko asmoz, gaur (barixakua, hilak 4) 19:00etan bilduma aurkezteko ekitaldia egingo dute Armagintzaren Museoan, Portaleko 5. solairuan.
Bilduma XX. mendeko balio handiko armek osatzen dute: lau errifle (Cetme C, Ak-47 FEG, Colt Ar-15, Savage Tactical 308 Win motakoak), BOPE markako ehizarako eskopeta bat eta sei errebolber (Star 31 P 9, Ruger GP-100, Ruger Redhawk, ASTRA SPS, Sig Sauer Mosquito, Freedom Arms 454 Casull).
Hamaika pieza horietako hamar, museoko arma erakusketa iraunkorrean ikusgai ipiniko dituzte, 2016ko abendura arte. Gaurtik aurrera ohiko ordutegian izango da piezak ikusteko aukera: eguaztenetik zapatura 16:00etatik 20:00etara eta domeketan, 10:00etatik 13:00era.