Arantza Alvarezen artelanak Topalekuan

Arantza Alvarezen artelanak Topalekuan
2014/06/06 00:00
eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 6) arratsaldean hasi eta hilaren 22ra arte Arantza Alvarez Laskurain artista eibartarraren margoak eta eskulanak ikusteko aukera egongo da Topalekuan. Erakusketa 19.00etatik 21.00etara zabalduko dute astegunetan eta zapatu eta domeketan, berriz, 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara.