22 taldek hartuko dute parte domekan Aratosteetako play-back lehiaketan
2024/02/07
12:26
eta kitto!
Otsailaren 11n, domeka, ospatuko da Aratosteetako Play Back lehiaketa Untzaga plazan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Betiko moduan LH 5. eta 6. mailetako ikasleek hartu dute parte. Guztira 22 taldek eman dute izena ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako lehiaketan. Taldeak, asko jota, sei lagunez osatuta egongo dira eta parte-hartzaile guztiek mozorrotuta joan beharko dute. Aurkeztutako abestiak euskaraz izango dira eta talde bakoitzak ikuskizun bakarrarekin hartuko du parte. Parte-hartzaileak buru-belarri ari dira koreografiak prestatzen. Beraz, animatu eta etorri gure artista gazteak ikustera.