Argazkiak errebelatzen ikasteko oinarrizko ikastaroa emango du Jose Luis Irigoienek urrian

Argazkiak errebelatzen ikasteko oinarrizko ikastaroa emango du Jose Luis Irigoienek urrian
2021/10/04 09:33
eta kitto!
Argazkiak zuri-beltzean errebelatzen eta positibatzen ikasi nahi dutenentzat oinarrizko ikastaroa emango du Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeko Jose Luis Irigoienek. Klaseak urriko hiru zapatutan (16an, 23an eta 20an) izango dira, Portaleko Argazkigintza gelan, 10:00etatik 13:00era eta Klub Deportiboko Argazki Taldekoentzat matrikula doan izango da (besteek 35 euro ordaindu beharko dute).

Materiala (papera, errebelatzeko produktuak…) antolatzaileek ipiniko dituzte eta parte-hartzaile bakoitzari 36 argazki egiteko karretea emango diote. Interesatuek urriaren 10erako eman dezakete izena, argazkilaritza@gmail.com helbidera idatzita.

Irakasleak azaldu duenez, saio teorikoarekin hasiko da tailerra eta, jarraian, partaide bakoitzak bere kamerarekin 36 argazkiak egiteko astebeteko tartea izango du. Ondoren, lauko taldeetan antolatuta, bi saio egingo dituzte, argazkiak nola errebelatzen eta positibatzen (paperera pasatzen) diren ikasteko.