Argazkilaritza Maiatzean egitasmoko erakusketa guztiak domekan amaituko dira
2023/05/25
13:07
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza batzordearen eskutik hilaren hasieran abiatu zen Argazkilaritza Maiatzean ekimena azken txanpan sartu da eta, horren harira martxan dauden erakusketa guztiak domekan itxiko dira. Hala ere, ordura arte ikustera joateko aukera aprobetxatu daiteke. Portalean Enric de Santos, Natxo Zenborain, Rober Astorgano eta Aitor Aranaren lanak daude ikusgai eta 18:30etik 20:30era bisitatu daitezke erakusketak. Topalekuan, berriz, Oskar Baglietto eibartarraren lanak ikus daitezke. Portalea tabernan, Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldeko kideen lanak daude ikusgai. Klub Deportiboaren tabernan, berriz, iaz Argizaiola lehiaketara aurkeztutako argazkien erakusketa dago. Eta Untzagako jubilatu etxean, XL. Nazioarteko Gipuzkoa Sarikoak.