Argentinako tangoa zapatuan Coliseoan
Fernando Valsega eta Exilio New Tango-ren eskutik "Sur, la luna al revés", Argentinako tangoari eskainitako ikuskizuna ailegatuko da Coliseora zapatuan, 20.30ean hasita. Taula gainean Fernando Valsega (ahotsa), Cristian Moya (pianoa), Darío Polonara (bandoleona), Emiliano Roca (kontrabaxua) eta Martín Aravena (bibolina eta gitarra) musikariek dantzarien laguntza izango dute (hiru bikote, Maia & Gabo, Giselle & Roque, Bárbara & Nelson).
Valsegak eta Exilio New Tango orkestrak erritmoak eta garaiak konbinatzen dituen konpainia osatzen dute eta, fusioari ateak beti zabalik izanik, askotariko aldaerak batzen dituen ikus-entzunezko kaleidoskopioa sortu dute: "Tango orkestren klasikotasuna, bandoleona, pianoa, kontrabaxua, biolina eta ahotsa dantzari ikusgarrien dantza sentsualarekin lagunduta egongo dira. Eta eszenatokian interpretatzen joango diren gai bakoitza fondo bisualekin osatzen joango direnez, ikuskizunak publikoarekin Buenos Airesen esentziaren zatitxo bat partekatzeko tartea eskainiko du". Sarrerak 8 euro balio du.