Argi eta gas-horniduraren inguruko hitzaldia antolatu du Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak
Hitzaldian herritarrei informazioa emango zaie, argia eta gasa kontratatzeko orduan aukera onenak zeintzuk diren jakin dezaten, “bereziki gasaren kasuan, izan ere, 2023ko lehen hilabeteetan, pertsona askok salatu zuten diru asko ordaintzen ari zirela fakturetan. Zehazki, gobernuak araututako tarifaren eta merkatu librean eskaintzen direnen arteko aldeak azalduko dira; bakoitzaren ezaugarriak eta nola kontratatu modu egokian, iruzurrik ez egiteko”.
Era berean, energia-konpainien jazarpen-kasuetan nola jokatu azalduko da: “Izan ere, askotan kontsumitzaileari jazarpena egiten diote, eta azkenean nahi ez duen argi- edota gas-zerbitzua kontratatzen amaitzen du; eta, batez ere, azalduko da nola jokatu, baldin eta azkenean produktua kontratatu badugu”.
Azkenik, gas- eta argi-konpainiei nola erreklamatu azalduko da, haiekin arazoren bat izanez gero. Hitzaldiak ordubete inguru iraungo du eta amaieran galderak egin ahal izango dira.