Argiak piztearekin batera ekin diote Gabonetako kanpainari
2015/11/27
00:00
eta kitto!
Atzo (eguena, hilak 26) aurkeztu zuten udaletxean Gabonetako kanpaina herriko dendari eta ostalariek udaletxean eta, jarraian, kaleak apaintzeko ipini dituzten argiak piztu zituzten, alkateak eta Eibar foball taldekoek lagunduta. Horrez gain, Untzagan umeendako txokolatea eta musika eskaini zituzten. Aurtengo argietan 48.000 euro gastatu dituzte: udalak 34.800 euro ordainduko ditu eta gainontzekoa Eibar Merkataritza Gune Irekiak.