Arima Galduak klubak jugger eskola jarriko du martxan

Arima Galduak klubak jugger eskola jarriko du martxan
2023/10/11 10:40
eta kitto!
Uztailean Eibarren Munduko Txapelketa antolatu ondoren, Arima Galduak jugger taldeak beste pausu bat eman nahi du kirola herrian zabaltzeko asmoz. Izan ere, jugger eskola jarriko du martxan 10 urtetik aurrekoentzat, genero bereizkuntzarik egiten ez den kirolean jarduteko.

Kirola probatzeko bi egun doan eskaintzen dituzte, eta oraingoz martitzen eta eguenetan Zezen Plazan egoten dira 17:00etatik 18:30era. Gero, izena eman nahi izanez gero, 50 euro ordaindu beharko dira, kamiseta eta materiala eskuratuz. Gainera, parte-hartzaileek txapelketetan parte hartzeko aukera izango dute.

Dagoeneko izena eman daiteke eta 666 350 344 telefonora deituta informazio gehiago eskuratu daitezke.

WhatsApp Image 2023-10-10 at 19.12.26

Jugger Norte League-ren hasiera

Bi aste barru, ostera, Arima Galduak taldeak Jugger Norte League hasiko du, Santanderren, Jugger Cantabria elkarteak antolatutako txapelketa. Sei talde lehiatuko dira bertan, hilero jardunaldi bana jokatuz.