Arkitekturari buruzko hitzaldi-sorta gaur 19.00etan Portalean
Gaur (eguena, hilak 31) arkitekturaren inguruko hitzaldi-sorta hartuko du Portaleak, 19.00etan hasita, Berreibar proiektuaren testuinguruan. Saioan hizlari bik jardungo dute: Nerea Mendikute arkitektoak Eibarko hirigintzari errepasoa emango dio, Erdi Aroan hasi eta gaur egunera arte; eta Manu Fernández hiri-aholkulariak hiriaren moldagarritasunari buruz egingo du berba. Jarraian Eibarko hiri-ibilbidearen etorkizunaren inguruko mahai-ingurua egingo da.
Datozen hilabeteetan ere beste bi hitzaldi sorta antolatuko dituztela aurreratu dute antolatzaileek, horiek ere gure herriaren etorkizunaren gainean jarduteko. Batean Eibarko ekonomiaren inguruan egingo dute berba eta bestean, berriz, ekintzailetasunaren gainean. Proiektuaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko Berreibarren blogera jo dezakezue.