Armagiñak Jo Ta Ke Eguna zapatuan
2014/04/25
00:00
eta kitto!
Aurten lehen denboraldia betetzen diharduen Armagiñak Jo Ta Ke foball taldeak bere eguna ospatuko du bihar Toribio Etxebarria kalean. Egun osoa hartuko duen egitaraua goizeko 11.00etan hasiko da, txosnaren irekierarekin. 12.30etan joku berezia egingo da, 13.30etan kamisetak zozketatuko dira eta 14.00etan bazkide karnetak entregatuko dira, argazkiekin batera. 16.00etan kamiseten bigarren zozketa egingo da, 18.00etan joku berezia egingo da berriro, 19.00etan elektrotxarangaren
ordua izango da eta 21.30etan kamiseten azken zozketa. Taldeak herriko ostalaritzaren eta hainbat denden babesa eskertu nahi du, batez ere Doroti eta Hirurok babesle nagusiena.