Armeria Eskolak "Ekonomia zirkularra modelatuz" eskultura erakusketan parte hartu du
2022/11/28
15:12
eta kitto!
Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea dela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak “Ekonomia zirkularra modelatuz” eskulturen erakusketaren laugarren edizioa jarri du martxan. Ekintza honen bidez, asmoa da islatzea lanbide heziketako gazte gipuzkoarrek hondakinak prebenitzeko eta behar bezala kudeatzeko burutzen dituzten jarduketak, ekonomia zirkularra sustatzeko. Hartara, helburua da filosofia honen inguruan sentsibilizatzea eta ezagutzera ematea Gipuzkoako lanbide heziketako ikastetxeetako ikasleen artean.
Aurreko astean, eguenean, José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak aintzatespen ekitaldia egin zuen, laugarren edizio honetan parte hartu duten hamabi ikastetxeei, tartean Eibarko Armeria Eskolari diplomak emateko. Eibarko ikastetxearekin batera, hauek dira pare hartu duten beste ikastetxeak: Azkoitiko Izarraitz, Oñati BHI, Zarauzko Oteitza Lizeoa, Aretxabaleta Lanbide Eskola, Andoaingo La Salle Berrozpe, Donostiako Ortzadar, Irungo Bidasoa FP eta Mendibil Prestakuntzarako Zentroa, Hernani Lanbide Heziketa, Mutrikuko Kardala eta Elgoibarko Meka.
Hamabi ikastetxe horietako gazteek, irakasleen babesarekin, material birziklatuekin egindako eskulturen inguruko hausnarketa eta diseinua landu dituzte, hainbat eskultura burututa.
Armeria Eskolako ikasleek “Espiral” izenburukoa sortu dute eta honela azaltzen dute bere esanahia: “Eskultura honen gaia ekonomia zirkularra da, lurrera jaisten diren zazpi gezi ditu bi espiralen artean. Goitik behera hasten diren gezi horiek ekonomia zirkularraren zikloaren fase bakoitza adierazten dute: lehengaia; diseinua; elaborazioaren ekoizpena; banaketa; kontsumoa, erabilera eta konponketa; bilketa; eta birziklatzea. Inguruko espiralak gure inguruan organikoki hazten den natura dira, eta funtsezko elementuak dira gure bizitzan, eta horiek dira, aldi berean, zikloa berrezartzen dutenak. Eskultura hau bertikalki planteatu dugu, lurrean jartzeko, gure oinetan, lurrean baitago lehengaia, gure esku. Hala, erakusketan, birziklatzen dugun bezala, gure munduko biztanle gisa dugun zereginaz jabetzen gara, ez dugula eskultura zapaldu behar, ezta birziklatzearen garrantzia ere”.