Basalgon eraiki nahi duten eolikoei buruzko bilera irekia egingo dute azaroaren 5ean

Eibarko Baso Biziak elkarteak egin du deialdia. Inguruko ekosisteman eragin zuzena izango lukeela dio elkarteak, besteak beste.
Basalgon eraiki nahi duten eolikoei buruzko bilera irekia egingo dute azaroaren 5ean
2025/10/31 11:19
eta kitto!

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Enegetiko eta Jasangarritasun Sailaren eskumeneko Basalgo proiektuak kezka piztu du eskualdean. Eibarko Baso Biziak elkarteak ohartarazi duenez, parke eoliko handi bat eraiki nahi dute “Eibarren daukagun biriketako batean, Basalgon”. Elkarteak zehaztu duenez, proiektuari esker 200 metro inguruko sei aerosorgailu jarri nahi dituzte, eta horrekin batera errepide berriak eta bestelako azpiegiturak sortuko dituzte. Horrek guztiak “ekosistemak hondatzeko arriskua” izango lukeela ohartarazi du elkarte naturalistak. 

Informazio gehiago eman eta herritarren parte-hartzea bideratzeko, Eibarko Baso Biziak elkarteak bilera informatibo bat antolatu du datorren azaroaren 5erako (eguaztena). Saioa 19:00etan izango da, Kultun.