Armeria Eskolaren "Ondo egindako lana" programako saio berria hilaren 25ean

Armeria Eskolaren "Ondo egindako lana" programako saio berria hilaren 25ean
2016/01/12 15:23
eta kitto!
Armeria Eskolak “Ondo egindako lana” programaren barruan saioa antolatu du urtarrilaren 25erako (astelehena), 18:00tatik aurrera. Saioan "enpresa eredu eta erlazio berri eta iraunkorragoen beharrari buruz" berba egingo dela aurreratu dute antolatzaileek eta, horretarako, Antonio Cancelo (Eroskiren sortzaileetako bat eta Arrasateko MCC presidente ohia) eta Angel Toña (Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua) gonbidatu dituzte. Saioa gidatzen, berriz, gaur egun Euskal Lan Harremanen Kontseiluko burua den Tomas Arrieta enpresaburu ezaguna egongo da.
Oraingoan gazteleraz izango da jardunaldia eta Armeria Eskolak gaiarekin interesa duten guztiak parte hartzera gonbidatu nahi ditu. Joan nahi duenak aldez aurretik izena eman beharko du (azken eguna urtarrilaren 22a). Informazio gehiagorako 943 20 32 44 telefono zenbakira deitu edo www.armeriaeskola.com helbidean begiratu daiteke.