Armeriaren historiari errepasoa emateko erakusketa gaurtik aurrera Portalean

Armeriaren historiari errepasoa emateko erakusketa gaurtik aurrera Portalean
2012/12/21 00:00
eta kitto!

Gaur arratsaldean (barixakua, hilak 21) 19.00etan inauguratuko dute Portalean Armeria Eskola atzo, gaur eta bihar izenburuko erakusketa. Urtarrilaren 13ra arte ohiko ordutegian (martitzenetik domekara, 18.30etatik 20.30etara) zabalduko duten erakusketa, Udalak, Armeria Eskolak berak eta Teknikerrek elkarrekin bultzatutako Eibar industriala. Teknologia: atzo, gaur eta bihar programaren parte da eta azken ehun urteotan eskolan zein herrian bizi izandako etengabeko aldaketak zein horietara moldatzeko egindakoak erakutsiko die bisitariei.