"Aroa eta mirariak" magia saioa antolatu dute, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko
2019/04/01
09:53
eta kitto!
Martitzenean 18:00etan familia osoarentzat magia saioa eskainiko du Asier Kidam magoak Umeen Liburutegian, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Antolatzaileen berbetan, “esperimentu benetan magiko honetan Asier Kidamek bere azken sormen-lanak erakutsiko dizkigu. Umoreak eta soinu-banda zaindu batek inguratuta, publikoak mirari txikiak bizitzeko aukera izango du: botere handiak dituen aro bat, ardi jostalariak… baita magia egiten duen pelutxe bat ere”. Saioa 3 urtetik gorako umeentzat pentsatuta dago eta euskeraz izango da.
Horrez gain, bihar hasiko da ume eta gazteen artean irakurketa bultzatzeko asmoz liburutegiak antolatzen duen Li(buru-hausgarriak) lehiaketa. Jokoa L.H.ko 2. mailatik aurrerakoentzat da. Liburuak irakurri eta gero, buru-hausgarri baten piezak lortzen dira, galdera batzuei erantzunez, eta puzzlean agertzen den irudia zeri dagokion asmatzea da kontua.
1967. urteaz geroztik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk (The International Board on Books for Young People) Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.