Arrain zopia Urkizu-gain erara
2022/03/28
06:42
eta kitto!
EITTEKO BIHAR DANA.
Kilo bat legatz kongelatu; 6 porru (zurixa bakarrik); kilo erdi zanahorixa; kipula bat; pistolia; orixua; kiloko tomate potia; berakatz buru bi; 30 ganba, zurittutakuak; 30 almeja; 10 koillarakada nata; 10 koillarakada koiñak.
ZELAN EIÑ. Porruak, zanahorixak eta kipulia zehetu eta egosten diranian, legatza gehittu (hazurrak kenduta). Bost miñutu irakiñ ondoren, atera legatza eta hatzamerrekin zati-zati eiñ. Zatixok bi plateretan ipiñi. Saldiari 200 gramo pistola gehittu eta irakiñ daixala. Sartaiña sutan ipiñi, 15 koillarakada olixokiñ et beste 10 kipula zehe. Dana gorritzen danian, tomatia gehittu. 10 bat minutuan irakitten euki eta gero, lapikora bota berdurekin eta ogixakin. Plater bateko legatza gaiñetik bota, eta hau dana turmixean eixo eta iragaztontzittik kazuelara pasau. Sartaiña sutan ipiñi, 3 koillarakada orixo eta 3 berakatz zehetuekin. Gorritzerakuan, gehittu ganbak eta almejak. Honek zabaltzen diranian, zopatara bota beste platerean geratzen jakun legatzakin batera. Zopiari 10 koillarakada nata eta koiñaka gehittu. Irakin bost minutuan. (Urkizu-gain Elkartea)
Herriko gastronomia-elkarteen laguntzaz …eta kitto! Euskara Elkarteak 1996an ateratako "Eibarko elkarte gastronomikoak" liburuko errezetak