Arrate Kultur Elkarteko bazkideen erakusketa dago zabalik Topalekuan
2018/09/24
17:36
eta kitto!
Barixaku arratsaldean zabaldu zuten Arrate Kultur Elkarteko bazkideen erakusketarekin hasi da ikasturtea Topalekuan. Oraingoan euren artelanak erakutsiko dituzten artistak Esther Fernandez de Maruri, Maite Arriaga, Vicente Iriondo, Natalie Hickey, Arrate Osoro, Mamen Piriz, Jesus Belaustegi, Esther Galarza, Esteban Oroz eta Carmen Mostaza dira. Orotariko artelanak bilduko dituen erakusketa urriaren 7ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik barixakura, 19:00etatik 21:00etara eta asteburuetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.