Arrateko Andra Marik "Aniztasun soziala eskolan: komunitatearen ahotsak" jardunaldietan parte hartu du
2019/02/25
17:47
eta kitto!
Zapatuan Hik Hasik antolatutako jardunaldietan parte hartu zuten Arrateko Andra Mari ikastetxekoek, eskolan martxan duten proiektua aurkeztuta. Jardunaldietako gai nagusia “Aniztasun soziala eskolan: komunitatearen ahotsak” izan zen eta Arrateko Andra Maritik azaldu dutenez, “aurrera eramaten ari garen praktika onak aurkeztu genituen jardunaldietan, Luis Ezeiza Eskoriatzako eskola publikoarekin batera. Gure eskolatik, eskola komunitatearen partaide diren bi gurasok euren esperientziak kontatu zituzten eta, horrez gain, zuzendariak eta ikasketa buruak proiektuaren nondik norakoak aurkeztu zituzten. Jardunaldiak oso arrakastatsuak eta aberasgarriak izan ziren eta helburu nagusia bete zen, hau da, eskolako aniztasun soziala balio positibo bezala helaraztea, dauden aurreiritziak aldatzeko”.