Kalean da azaroko Txikitto aldizkaria
Egun hauetan banatzen ari da TXIKITTO aldizkariaren 243. alea Eibarko ikastetxeetan LHko ikasleen artean (hemen daukazu PDF formatuan).
Amañako eskolan izan gara hango ikasleekin elkarrizketa dibertigarria egiten. Ez galdu euren erantzunak. Hori bai, eskolan dinosaurio bat agertuko balitz, apuntatu eurek sortutako superheroi-taldeen izenak.
"Gure nagusiekin berbetan" atalean, Laia Pacheco eta Gabriela Casasola dira hilabete honetako gure protagonistak. Biloba eta amama egunero egoten dira elkarrekin, eta harreman estua dute. Baina, zenbat ezagutzen dute elkar? Ea zer kontatzen diguten!
Hori guztiaz gain, ikastetxeetako berriak, sukal-saltsan atala, irakurketa gomendioak, denborapasak, txisteak, ipuina eta beste hainbat atal aurkituko dituzue.
Txikitto! aldizkaria irakurketa eta idazketa-trebetasunak lantzeko aldizkaria izateaz gain, ikastetxe-guraso-ikasle/seme-alaben arteko harremanak euskaraz izan eta ondo pasatzeko aukera ematen digun euskarri ezinhobea da. ...eta kitto! Euskara Elkarteak sustatuta, Ikasle eibartar guztiek HILERO eta DOAN ikastetxean bertan jasotzen dute aldizkaria. Egitasmoa partehartzaile eta irekia da: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta dago. ALDIZKARIAK DESKARGATZEKO
