“Arrateko itsua”, Zuloagak margotutako lehen koadroa San Andres elizan ikus daiteke
2020/12/01
16:02
eta kitto!
Atzoz geroztik Eibarren, San Andres elizan dago “Arrateko itsua”, Ignacio Zuloagak gaztetan margotutako koadroa. Lan honi buruzko aipamenak egon arren, ez da jendearen aurrean erakutsi XIX. mendetik gaur arte. Zuloaga fundazioak iaz erosi zuen margolana eta Eibarren, Zuloagaren jaioterrian erakutsi nahi izan du beste inon baino lehen, pintore eibartarra jaio zela 150 urte bete direla-eta herrian egingo diren beste jardueren osagarri. Atzo eguerdiko meza ostean laga zuten ikusgai koadroa, parrokiako kaperetako batean, eta ekitaldian Ignacio Suarez Zuloaga fundazioko presidenteak azpimarratu zuenez, koadroko protagonista marjinatu bat izatea da garrantzitsuena. Bere berbetan, Zuloagak “ehunka lan eskaini zien marjinatuei, prostituei, itsuei, konkordunei eta txiroei”.
Margolana abenduaren 20ra arte egongo da San Andres parrokian eta bisita gidatuak aldez aurretik hitzordua eskatuta egingo dira, 943708423 telefonora deituta edo posta elektronikoz, egoibarra2@gmail.com helbidera idatzita.