Arratsalde-gau partean zaparrada trumoitsu batzuk egin ditzake
Hego haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin
2026/10/06
10:44
Ekhi Belar Errasti
Zerua tarteka hodeitsu egongo da eta arratsaldean hodeitza handituz joango da, zerua hodeitsu edo oso hodeitsu gelditu arte. Arratsalde-gau partean zaparrada trumoitsu batzuk egin ditzake.
Hego haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin; arratsaldeko lehen orduetan mendebaldera aldatuko da.
Tenperaturan aldaketarik ez.
Iturria: Euskalmet