Arratsaldean aldaketa handia egongo da
Zaparradak botako ditu egunaren bigarren zatian
2026/03/13
09:25
eta kitto!
Goiz-lanbroa. Goizean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituko dira; egunaren bigarren zatian zerua oso hodeitsu egongo da. Arratsaldetik aurrera zaparrada txiki-ertainak egingo ditu.
Goizean hego/hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin egunaren erdiko orduetan ipar-mendebaldera aldatuko da, ahul-bizi, bolada gogorrekin.
Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira eta egunaren bukaeran neurtuko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira.
Iturria: Euskalmet