Arrautzak muturtxodun piparrekin
2022/04/15
06:50
eta kitto!
EITTEKO BIHAR DANA.
Kilo t’erdi pipar muturtxodun (pikillo be esaten jakue); 12 koillarakada olixo; berakatz buru bat; arrautzak.
ZELAN EIÑ. Sartaiñean 12 koillarakada olixo eta berakatz burua zehe-zehe einda bota eta sutan ipintzen dogu. Berakatza gorritzen danian, piparrak gehitzen juaten jakoz pixka-pixkaka. Ondo eraiñ bihar da, harik-eta eiñan puruan sartaiñekua erdira-edo murriztu arte. Ondoren, dana lurrezko kazuela batera pasau eingo dogu eta sutan ipiñi. Piparron gaiñian arrautzak apurtzen dira. Bost minutu geruago, mahaira etaratzeko prest. (Dardai Elkartea)
Herriko gastronomia-elkarteen laguntzaz …eta kitto! Euskara Elkarteak 1996an ateratako "Eibarko elkarte gastronomikoak" liburuko errezetak