Zabalik da arte eszenikoen tailerrean izena emateko epea
Antzerki eta musikalaren munduan haurrak murgiltzeko ikastaroa antolatu du Eibarko Udalak. Tailerraren bidez, haurrek euren gaitasunak eta doiak garatzeko aukera izango dute, aldi berean ondo pasatuz. Tailerra euskaraz izango da eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta dago.
“Sormen tailerra” izeneko ikastaroa Martxoak 15, 21 eta 22 egingo da Errebal Plazan, 17:00etatik 19:00etara, Errebaleko geletan. Tailerrean parte hartzeko gutxienezko kopurua 6 ikaslekoa da, gehienez 30 ikasle. Ikastaroaren prezioa 9 euro da, eta ordainketa errezibo bakarrean egingo da.
Aurrematrikula martxoaren 2tik 10era bitartean egongo da zabalik. Parte hartu nahi dutenek formulario elektroniko hau bete beharko dute. Aurrematrikula epea amaitzean, taldearen kudeaketa egingo da eta behin-behineko zerrenda argitaratuko da.
Izena emandako ikasle kopurua ez bada gutxieneko baldintza betetzen, ikastaroa ez da egingo. Horren berri emango da udalaren webgunean, martxoaren 11n (www.eibar.eus).