Arte Modernoaren Sortzaileak zikloko bigarren saioa gaur arratsaldean
                
                    2015/05/14
                    00:00
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Gaur (eguena, hilak 14) arratsaldeko 18.30etan, "Arte modernoaren sortzaileak" zikloaren barruan bigarren saioa egingo da Maite Arriagaren Tailerrean (Bista Eder, 2ac, Casa del Pueblora-ko sarbidetik). Gaur landuko duten gaia "Errusiar abangoardiak eta figuraziorako itzulera" da eta hizlaria Leticia Martinez-Alcocer, historialari, kultur kudeatzaile eta idazlea izango da.