Arteak herriko kaleak hartuko ditu zapatuan
2022/06/06
10:44
eta kitto!
Zapatuan ‘Kaletarte’ ekintza kulturala egingo da herriko kaleetan, egun osoko egitarauarekin. Eguerditik iluntzera arte zenbait kontzertu, dantza eta bestelako adierazpen artistikoak egingo dira, herriko hainbat tabernek antolatutako ekintzan.
‘Gorka eta Borja’ bikotearen kontzertuarekin emango zaio hasiera egitarauari, 12:00etan, Anbulatorioko plazan. Eta ordu berean, Zuloagatarren kalean, grafiti murala margotu dute.
12:40ean, Eibarko Bizikleta plazan, ‘Emil y Andrea’ eta Saray Garciaren ikuskizuna egongo da. Eta goizeko emanaldiekin amaitzeko, 13:30ean, Untzagan, Eibarko dantza eskolek saioa eskainiko dute.
Ainhoa Arroita hasiko da arratsaldea girotzen, 18:30ean kontzertua eskainiko baitu Toribio Etxebarria kalean. Eta egunarekin amaitzeko, 19:00etan, Mise en Abymek toki berean joko du.