“As bestas”, “Historias para no contar” eta “La maternal” asteburuko zine-karteldegian
2022/11/24
12:26
eta kitto!
Aurreko astean ere proiektatu zen Pilar Palomeroren “La maternal” filmarekin batera, oraingoan Rodrigo Sorogoyen-en “As bestas” eta Cesc Gay-ren “Historias para no contar” izango dira pelikula berriak. Aipatutako hirurekin batera, umeentzako Paco Caballerok zuzendutako “Reyes contra Santa” filmak osatuko du asteburuko karteldegia. “As bestas” eta “Historias para no contar” honako ordutegian eskainiko dira: zapatuan, 17:00etan, 19:45ean eta 22:30ean; domekan, 17:00etan eta 20:00etan; eta astelehenean, Ikuslearen Egunean, 20:30ean. “La maternal” filma, aurreko asteburuan ere proiektatu zutenez, bi saio gutxiago izango ditu, justu 17:00etan hasten direnak. Ordutegi horretan, jakina, “Reyes contra Santa” umeentzako pelikula eskainiko da, bai zapatuan eta baita domekan ere.
Pelikulen genero-esparruei begira, bi drama eta bi komedia ditugu oraingoan Coliseoan. Eta, dramen artean, “As bestas” thriller ukitua ere badauka, Galiziako nekazal-giroan txertatutako istorioan; “La maternal”-ek, bestalde, amatasuna nerabezaroan tratatzen du.