“As Neves” eta “La Casa” asteburuko zine-karteldegian
"Amigos imaginarios" pelikula ere egongo da ikusgai
2024/05/23
11:17
eta kitto!
Bi drama horiek eta abenturazko “Amigos imaginarios” filmek osatuko dute asteburu honetan Coliseok eskainiko duen zine-programazioa. Alex Montoyak zuzendutako “La Casa” aurreko asteburutik dago karteldegian; beste biak, ordea, berriak dira. Sonia Mendezen “As Neves” gailegoz eskainiko dute, gaztelerazko azpitituluekin. Familian ikusteko egokia izan daitekeen John Krasinskiren “Amigos imaginarios” Antzokian proiektatuko dute, 1 Aretoan “La Casa” joango den bezala, eta 2 Aretoan “As Neves”.
Oraingoan, gainera, bakarrik hiru pelikula izanda tartean, ordutegian ere bat egingo dute guztiek: zapatuan, 17:00etan, 19:45ean eta 22:30ean; domekan, 17:00etan eta 20:00etan; eta, azkenik, astelehenean, ikuslearen egunean, 19:30ean.