Asfaltatze lanak egingo ditu Udalak hainbat auzotan

Eibarko San Kristobal, Polonia Etxeberria eta Urki kaleetan egingo dira lanak, zoruaren segurtasuna eta egoera hobetzeko asmoz.
Asfaltatze lanak egingo ditu Udalak hainbat auzotan
2026/01/08 10:58
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Udalak iragarri du hiriko hainbat auzotan asfaltatze lanak egingo dituela, “jende asko ibiltzen den kaleetako zoruaren segurtasuna eta egoera hobetzeko”.

Berritze lan horiek ondorengo kaleetan egingo dira: San Kristobalen (Sostoatarren eta Ubitxaren arteko bidegurutzean), Polonia Etxeberrian (24. pegoraren eta Antonio Iturrioz kalearen artean) eta Urkin (23. eta 21. pegoren artean) egingo dira. Orotara, 4.500 m koadrotik gorako azalera asfaltatuko da.

Udalak jakinarazi duenez, zortzi behargin arituko dira lanean zortzi astez eta obrak 199.380,50 euroko aurrekontua izango du.

Jon Iraola alkateak aitortu du horrelako lanek trabak eragin ditzaketela, baina adierazi du “funtsezkoak” direla herriko kaleak egoera onean egon daitezen eta herritarren segurtasuna zein erosotasuna bermatua izan dadin”. Era berean, nabarmendu du obrak planifikatuta daudela “ahalik eta kalte gutxien sortu dezaten”.