Asiako sukaldaritza ezagutzera emateko ibilbide gastronomikoa gaurtik domekara bitartean egongo da martxan
Zapatuan egingo den Mika Fest ekitaldirako girotzen joateko, aurten, berritasun gisa, Asiako pintxo eta edariak dastatzeko aukera izango dugu gaurtik hasi eta domekara bitartean. Izan ere, Eibarko ostalariekin elkarlanean, ibilbide gastronomikoa prestatu dute Eibarko 14 tabernatan: Slow, Kontent, Topaleku, Arkupe, Txoko, Ametsa, Guridi, Koskor, Chic, Banaka, Kultu, Lusai, Trinkete eta Baratze. Ekimenarekin bat egin duten taberna hauetan Asiako sukaldaritzan inspiratutako eskaintza (jatekoa edo edatekoa) egongo da lau egunetan. Tabernetan bertan ibilbide gastronomikoaren kartilla ipini dute eskuragarri. Horrela, zerbait kontsumitzen den bakoitzean, taberna horri dagokion zigilu-marka ipiniko dute, eta kartillan zortzi zigulu markatzen dituztenek Asiako produktuen otarra irabazteko aukera izango dute, amaieran egingo duten zozketan.