Asier Cuevas Donostiako maratoian txapeldun
2012/11/26
00:00
eta kitto!
Donostiako maratoian txapela jantzi du Asier Cuevas eibartarrak, 2 ordu 23 minutu eta 23 segundoko markarekin. Parte hartu zuten guztien artean bost atletek bakarrik lortu zuten proba 2 ordu eta erdiko denboraren azpitik amaitzea. Andrazkoen artean Yolanda Gutierrez izan zen txapelduna, 2 ordu 45 minutu eta 43 segundoko denborarekin. Goi mailako atleta atzerritarrik ez da izan aurtengo edizioan eta, horri esker, 29 urte eta gero, gipuzkoar bat berriz podiumera igotzea posible izan da.