Asier Errasti Film Laburren Jaialdia ekuatorera iritsiko da gaurko emanaldiarekin
2023/11/08
11:40
eta kitto!
Astelehenean abiatu zen Film Laburren Jaialdiaren aurtengo edizioaren erdira helduko gara gaur 20:00etan hasiko den emanaldiarekin. Merkadilloa astegunetako erdiarekin lotzen den bezala, azokaren egunean beteko du Asier Errasti Jaialdiak ere bere ekuatorea. Gaurkoan bederatzi izango dira eskainiko diren filmak, tartean Sonia Estevezen “Txotxongiloa”, seigarren tokian. Saioa Ana Maria Mendicoteren “Lullaby Acuarium”-ekin hasiko da (3’ 42’’), jarraian Carlos Ruanoren “Tu tijera en mi oreja” (12’ 37’’) eskainiko dute, ondoren David Lopez-Zuazoren “El gorrión azul” (17’ 11’’), laugarren tokian Sam Ortiren “Paralelos” (9’ 03’’), justu erdian Sergio Milanen “Actos por partes” (15’ 58’’), seigarren tokian aurrez esandako “Txotxongiloa” emango dute (10’ 10’’), eta hiru azkenak Albert Marinéren “California” (13’ 39’’), Estela Valldecabres-en “Lucio” (6’ 07’’) eta Jose Puchadesen “Wireless” (17’ 28’’) izango dira.