Asier Errasti Film Laburren Jaialdian izena emateko epea zabalik dago

Uztailaren 5era arte eman daiteke izena. Aurtengoa 25. edizioa izango da.
Asier Errasti Film Laburren Jaialdian izena emateko epea zabalik dago
2024/05/14 13:44
eta kitto!

Zabalik dago  XXV. Asier Errasti Film Laburren Jaialdian izena emateko epea, uztailaren 5era arte. Filmak jaso, ikusi eta aukeraketa egin ondoren, Coliseo antzokian izango da jaialdia, azaroaren 4tik 9ra.

Lehiaketak bi atal ditu (fikzioa eta animazioa) eta ezin dira 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen egindako lanak aurkeztu. Izen-ematea Internet bidez egin behar da hemen.

Lehen saria 700 eurokoa izango da, bigarren saioa 500 eurokoa, euskarazko film laburrik onenak 700 euro eskuratuko ditu, baita animaziozko film laburrik onenak ere, eta Eibarko film labur onenari 200 euro emango dizkiote.

Parte hartzeko esteka sakatzean eta online izapidea abiaraztean, Izenpe-ren pantaila bat agertuko da, eta hainbat identifikazio-baliabide eskatzen ditu, hala nola BAK, BAKQ... Ez da beharrezkoa horiek izatea; nahikoa da UTZI sakatzea, eta beste pantaila bat agertuko da, erabiltzaile-izena eta pasahitza dituena, bai eta erregistratzeko aukera ere.