Asier Errasti Film Laburren Jaialdiaren programazioa aurkeztu dute

Asier Errasti Film Laburren Jaialdiaren programazioa aurkeztu dute
2023/10/19 11:09
eta kitto!
Azaroaren 6tik 11ra egingo den Asier Errasti Film Laburren Jaialdian ikusgai egongo diren pelikulak zeintzuk izango diren jakitera eman dute bart gauean. Guztira 43 film labur emango dituzte astelehenetik barixakura, 20:00etan, Coliseo antzokian. Bestetik, zapatuan, azaroaren 11an, sari banaketa egingo da, 19:30ean, toki berean. Sarrera doakoa izango da.