Asier Errasti jaialdiko lehen proiekzioa gaur 20.00etan Coliseoan
2013/11/11
00:00
eta kitto!
Plano Corto elkarteak antolatutako XIV. Eibarko Asier Errasti Laburmetraia Jaialdiko proiekzioak gaur (astelehena, hilak 11) hasiko dira, 20.00etan Coliseo antzokian (sarrera doan). Gaurko saioan El otro (Jorge Dorado), No hair, no paranoia (Curro Rodriguez Villalba), Misterio (Chema Garcia Ibarra), Alfred y Anna (Juanma Suarez), Hoy quiero confesar (Manuel Aguilar) eta Ratas (Jota Linares) eskainiko dituzte (trailerrak hemen). Hilaren 15era arte egunero emango dituzte epaimahaiak aukeratutako lanak eta sari banaketa ekitaldia, berriz, hilaren 16an (zapatuan) izango da, 19.30etan Portalean. Javier Agirresarobe Sarian lehiatzeko jaso dituzten 205 lanen artean saria zeintzuk jasoko duten ere orduan emango dute ezagutzera.