Asier Serranoren "Hoteleko kantu eta kontuak" gaur Karrikan
2012/12/27
00:00
eta kitto!
Asier Serranok (kitarra eta ahotsa) eta Antxon Sarasuak (pianoa) Hoteleko kantu eta kontuak ikuskizuna eskainiko dute gaur Karrika tabernan, 21.00etan hasita. Saioak musika eta literatura uztartzen ditu, entzulea hotel imaginario bateraino eramanda. Ikuskizunaren izenburua Serranok 2001ean argitara eman zuen Hoteleko kontuak liburuari eta 2005ean kaleratutako Hoteleko kantuak diskari zor dio. Orain biak elkartu ditu gaur eskainiko duen ikuskizunerako. Otsailean Donostian eta Irunen izango dira ikuskizuna aurkezten.