Asier Serranorentzat Irungo Hiria Kutxa Sarien Euskarazko Olerki Saria
2015/12/22
12:23
eta kitto!
Asier Serrano musikari eta idazle eibartarrak bigarren aldiz jarraian jaso du Irungo Hiria Kutxa Sarien Euskarazko Olerki Saria, 2011n jasotakoaren ondoren. Urte hartakoa izan zen azken edizioa, gero hiru urtetan ez baitira banatu sari horiek. Aurten berreskuratutako ekitaldian, "Ate osteko itzalak" hartu dio erreleboa orduan saritu zuten "Desterratuen Piztiarioa" lanari. Serranoren liburuak apurtutako sentimenduen mina du ardatz eta "gizarte ezkor honi poema positiboago batekin" erantzuten dio.