Aste bizia du aurretik SD Eibar-en gizonezkoan taldeak
Joan den larunbatean Almeriaren aurka balio handiko berdinketa lortu ondoren, aste zorrotza du aurretik SD Eibar-en gizonezkoen taldeak. Bihar, azaroak 3, 19:00etan, CD Pamplona-ren aurka jokatuko dute Mutiloan, Kopako lehen kanporaketan. Partida joan den astean jokatu behar zen, baina Toledon gertatu zen tren-istripuaren ondorioz atzeratu egin zuten.
Hypermotion Ligara itzulita, Jokin Aranberriren taldeak Castelló liderrari egingo dio bisita ostiralean, azaroak 6, 20:30ean, SkyFi Castalia zelaian jokatuko den neurketan. Talde biek berdindu egin zuten azken jardunaldian eta, irabazi gero, Eibar Castelló-rengandik puntu bakarrera geldituko litzateke; kontrara, galtzen badu, zuri-beltzek alde egingo lukete sailkapenean. Beraz, asko dago jokoan ostiraleko partidan.
