Aste Santuan herriaren historia ezagutzeko bisita gidatuak egingo dituzte

Aste Santuan herriaren historia ezagutzeko bisita gidatuak egingo dituzte
2023/03/28 13:04
eta kitto!
Orain dela pare bat urte martxan jarritako egitasmoari jarraituz, Aste Santuan herriaren historia ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko ditu Udalak Aste Santuan. Bisitak apirilaren 6an, 7an, 8an eta 10ean egingo dira, 18:30etik 20:00etara, eta doakoak izango dira. 6an, 7an eta 10ean gazteleraz egingo dira, eta 7an euskaraz.

Ibilaldia Estazino kaleko tren-geltokian hasiko da eta, Ariel etxea, Krutzetaneko etxea, Ayerbeneko etxea (Casino Artista Eibarrésarekin edo iturriarekin), Errebal kalea, San Agustin, Bidebarrieta, Txirio kalea eta Fermin Calbeton kalea ezagutu ondoren, Untzaga plazan amaituko da, udaletxearen aurrean.

Bisitak doakoak izango diren arren, izena eman beharko da www.eibar.eus/bisitagidatuak webgunean agertzen den formularioa betez edo Udalera telefonoz deituz (08:30etik 15:00etara). Izena emateko epea apirilaren 5era arte egongo da zabalik. Bisita bakoitzean, gehienez ere, 15 lagunek hartu ahal izango dute parte eta, muga hori bete ondoren, izen-ematea itxi egingo da.