Asteburu honetan aldaketa batzuk egongo dira Coliseoko ohiko zinema programazioan

Barixakuan opera-proiekzioa eskainiko dute eta, horrez gain, zine emanaldi bereziak egingo dira Zinema Euskaraz eta Coliseo Klazinema programen eskutik.
Asteburu honetan aldaketa batzuk egongo dira Coliseoko ohiko zinema programazioan
2026/02/11 17:01
Silbia Hernandez Arrazola

Coliseo antzokian asteburuoro egiten diren zinema emanaldiez gain, asteburu honetan hainbat saio berezi eskainiko dituzte. Horrela, domeka arratsaldean, 20:00etan, ez da ohiko proiekziorik egingo antzokian, areto horretan Coliseo Klazinema, Udalak antolatutako zine klasikoko zikloa hasiko baita: Stanley Kubrickek zuzendutako La naranja mecanica (1971) filma emango dute, 19:30ean.
Horrez gain, barixakuan (otsailak 13) Jonas Kaufmann. The sound of movies operaren proiekzioa eskainiko dute, 19:30ean. Czech National Symphony Orchestra-k 2024an Pragako Smetana Aretoan eskainitako ikuskizuna ikusi ahalko da, Version Digital Diferidos-en eskutik. Errezitaldiak zinemaren magiari omenaldi paregabea eskaintzen dio, Jonas Kaufmann-en ahotsaren bidez. Czech National Symphony Orchestra orkestrak lagunduta, eta Jochen Rieder-en zuzendaritzapean, tenore alemaniarrak ibilbide hunkigarria proposatzen du Hollywooden zein Europako zinemaren soinu-banda ikonikoenetako batzuetan barrena.


Eta Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren eskutik, Isaiah Saxon zuzendariaren Ochiren legenda (12 urtetik beherakoentzat ez gomendatua) euskaraz ikusteko aukera izango da, zapatuan (otsailak 14) eta domekan (otsailak 15), 17:00etan. Gainera sarrerak 1,5 euroko deskontua izango du, sustapeneko filma delako.