Asteburu honetan amaituko da zine proiekzioen ikasturtea Coliseoan
2022/07/21
09:36
eta kitto!
Hiru pelikula eskainiko dituzte bihartik astelehenera arteko karteldegian: 1 Aretoan, Alexandra Leclereren “Mis queridísimos hijos” proiektatuko da, 2 Aretoan Giordano Gederliniren “Entre la vida y la muerte”, eta Antzokian Santiago Seguraren “Padre no hay más que uno 3”.
Proiekzio orduak, bestalde, honakoak izango dira: barixakuan, 20:00etan; zapatuan, 17:00etan, 19:45ean eta 22:30ean; domekan, 17:00etan eta 20:00etan; eta astelehenean, 20:30ean. Azken egun horretakoak, astelehena izan arren jaieguna denez, prezio normala izango du eta ez ikuslearen egunekoa.
Irailaren hasieran itzuliko da ohiko programazioa. Bitartean, abuztuko eguenetan zinea aire librean proiektatuko dute Untzaga plazan, aire librean eta gaueko 22:00etan hasita.