Asteburu honetan ekingo diote zine sasoi berriari Coliseo antzokian
2021/09/09
09:49
eta kitto!
Udako opor sasoia atzean lagata, Coliseo Antzokiko zine-proiekzioen denboraldi berriari ekingo diote asteburu honetan. Ohikoa denez, zapatutik astelehenera arteko emanaldiekin. Aldi berean, orain arteko prezio eta ordutegiei eusten zaie, eta baita sarrerak eskuratzeko sistemari ere. Ekainean aurreko denboraldia itxi zuteneko protokoloekin jarraituko dute baita, arautegiek agindutako sasoian sasoiko aldaketei egokituz.
Asteburu honetako karteldegia honako pelikulek osatuko dute: Lara Izagirreren “Nora”, Ana Murugarrenen “García y García”, Castilla Landonen “After. Almas perdidas” eta Malcolm D. Lee-ren “Space Jam. Aro berria” filmak. Azken hori, “Space Jam”, euskeraz eskainiko dute, azpitituluekin. Eta “Nora” jatorrizko bertsioan, euskerazko, gaztelerazko, frantsesezko eta ingelesezko audioekin. Saioak bai zapatuan eta baita domekan ere 17:00etan eta 20:00etan izango dira, eta ikuslearen egunean, astelehenean, 20:30ean.