Asteburu honetarako karteldegia
Zapatuan (hilaren 29an) hasi eta astelehenera arte, Coliseo antzokian lau film hauek ikusteko aukera egongo da: Cuento de invierno (Akiva Goldsman), Nebraska (Alexander Payne), 8 apellidos vascos (Emilio Martínez Lázaro) eta Las aventuras de Peabody y Sherman (Rob Minkoff). Bestalde, kontuan izan bihar (zapatua) Coliseoko lehiatila ordutegi berezian zabalduko dutela, zine emanaldietarako (pelikula eta emanaldi guztietarako) sarrerak saltzeko: 16.00etatik 22.30etara etenik barik zabalduko dute. Hala ere, emanaldi bakoitza hasi baino lehen, aurreko ordu erdian emanaldi horretarako txartelak baino ez dituzte salduko. Jarraian, pelikulak zein ordutan emango dituzten ikus dezakezue:
Zapatua 29
17.00.- Cuento de invierno (1. aretoan), Nebraska (2. aretoan) eta Las aventuras de Peabody y Sherman (antzokian).
19.45.- Cuento de invierno (1. aretoan), Nebraska (2. aretoan) eta 8 apellidos vascos (antzokian).
22.30.- Cuento de invierno (1. aretoan), Nebraska (2. aretoan) eta 8 apellidos vascos (antzokian).
Domeka 30
17.00.- Cuento de invierno (1. aretoan), Nebraska (2. aretoan) eta Las aventuras de Peabody y Sherman (antzokian).
20.00.- Cuento de invierno (1. aretoan), Nebraska (2. aretoan) eta 8 apellidos vascos (antzokian).
Astelehena 31
20.30.- Cuento de invierno (1. aretoan), Nebraska (2. aretoan) eta 8 apellidos vascos (antzokian).