Asteburu honetatik aurrera astelehenetako zine-saioa 19:30ean izango da
2023/03/16
11:05
eta kitto!
Arnaud Desplechinek zuzendutako “Asuntos familiares” drama familiarra eta Lucia Alemanyk gidatutako “Mari(dos)” komedia izango ditu lagun aurreko asteburuan botatzen hasi zuten Martin McDonagh-en “Almas en pena de Inisherin” filmak asteburu honetako programazioan. Eurekin batera, gazteenentzako Nuno Beatok egindako “Los demonios de barro” pelikulak osatuko du karteldegia. Azken filme hori, gainera, euskeraz eskainiko dute. Asteburu honek, gainera, badakar berritasunik ere, hemendik aurrera astelehenetako emanaldi bakarrak ordu erdi aurreratuko direlako, 20:00etatik 19:30era pasatuz.