Asteburuan bueltan da Coliseoko zine programazioa
“El conde de Montecristo”, “La trampa”, “Cuerpo Escombro” eta “10 vidas” pelikulak emango dituzte
2024/08/30
11:40
eta kitto!
Coliseon bihar zabalduko dute denboraldi berrirako zine programazioa. Orain artekoari jarraituz, zapatu, domeka eta astelehenetan eskainiko dira proiekzio horiek. Asteburu honetako programazioa honako lau filmek osatuko dute: Alexandre De La Patellière eta Matthieu Delaportek zuzendutako “El conde de Montecristo”, M. Night Shyamalanek gidatutako “La trampa”, Curro Velázquez eta Dani Alonsoren “Cuerpo Escombro” eta Mark Koetsier eta Christopher Jenkins-en “10 vidas”.
“El conde de Montecristo” 1 Aretoan proiektatuko dute, “La trampa” 2 Aretoan joango da, “Cuerpo Escombro” pelikulak Antzokia hartuko du eta, azkenik, umeentzako “10 vidas” filmak ere Antzokia hartuko du. Prezioak eta ordutegiak orain artekoak jarraituko dute izaten.