Asteburuan emango zaio hasiera Euskal Herriko 35. Hiru Txirlo Txapelketari

Tiraldiak ia astero egingo dira eta finala azaroaren 22an jokatuko da
Asteburuan emango zaio hasiera Euskal Herriko 35. Hiru Txirlo Txapelketari
2025/10/07 11:19
eta kitto!

Zapatuan, urriak 11, emango zaio hasiera Euskal Herriko 35. Hiru Txirlo Txapelketari. Lehen tiraldia Untzillan (Aramaio) egingo da, 17:00etan. Gero, beste lau tiraldi egingo dira, ia astero, eta finala azaroaren 22an jokatuko da, Etxaguenen (Aramaio), 12:00etan.

 

Tiraldiak

  • Urriak 11: Untzilla (Aramaio), 17:00
  • Urriak 18: Iruzubieta (Zirotza – Bolibar), 17:00
  • Urriak 25: Ezozi (soraluze), 17:00
  • Azaroak 8: Lauzirika (Markina – Xemein), 17:00
  • Azaroak 15: Elgeta, 17:00
  • FINALA | Azaroak 15: Etxaguen (Aramaio), 17:00